Skip to main content

Elkarretaratzeak Ikastolen alde

Hezkuntza Sailak Zarautzko Salbatore Mitxelena ikastola zigortzeko prozedura jarri du martxan, 140.000 euroko isuna tarteko. Azken urteetan Hezkuntzak Sailak matrikulazio-prozesuan aplikatutako aldaketen ondorioz, ez dira Ikastola gutxi kaltetuak izan direnak/garenak. Hori dela eta, Zarauzko ikastolaren eta ikastola guztien aldeko elkarretaratzea egin dugu gaur irakasleok, eta astelehenean familia guztiekin egingo dugu, 17:00etan Soroa pareko parkean. Hemen duzue Ikastolen Elkarteak gaiaren inguruan atera duen oharra. Batu gaitezen ikastolen alde!

Irudia
Ikastolak Euskal Herria eraikitzen