12-18 urte bitarteko gazteentzat eta haien familientzat Gazte Aktiboa programa sortu dute Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Sare sozialen eragina, mendekotasunak (online jokoak barne) eta berdinen arteko indarkeria bezalako erronkei aurre egiteko tresnak eskaintzea da helburua, ongizate emozional eta soziala indartuz. Hemen duzue informazio gehiago.
