Skip to main content

Zaindu dezagun gure planeta!

Aste honetan, LH5eko bi gelak iraunkortasun eta eraginkortasun energetikoarekin lotutako saioak egin ditugu ISTA in School-en eskutik. Berotegi-efektuko gasen isurpenean eraikinek duten eginkizunari buruz hausnartu eta etxeetan energia aurrezteko oinarrizko jarraibideak landu ondoren, Ategorrietako hainbat tokitan Ikastolaren energia-kudeaketa ebaluatu dugu. Datorren astean beste gelaren txanda izango da. Zaindu dezagun gure planeta!