Ostegun gizenarekin batera, mozorro librearen eguna ospatu genuen Ikastolan. Soroan desfile polita egin genuen, Ategorrieta Zurrasic Park bihurtu zen egun batez eta Hurran ere denetariko mozorroak ikusi genituen. Gure jardunarekin jarraitu arren, zein polita den Ikastola kolorez beteta ikustea!
