Ikastolako hizkuntza paisaia moldatu nahi du Gurasoen Euskara Batzordeak, ikastolako gune guztietan, baita atarian ere, haurrek zein helduok euskaraz egin behar dugula gogorarazteko. Aurrerantzean, beraz, “Hemen ere euskaraz” kartelak ikusiko dituzue hiru eraikinetako atarietan. Euskararen erabileran ere, izan eredu!
