Aurreko ostiraletik gaur arte Landgraaf-etik etorritako 20 ikasle izan dira gurean! Donostia eta inguruak erakutsi dizkiegu egunotan, eta proiektu eder bat garatu dugu elkarrekin, Euskal Herriko eta Herbehereetako kultura eta ohiturak alderatzeko. Gaur gauean gure txanda izango da, eta DBH 4ko 20 ikasle haiekin batera joango gara haien etxeetara, elkartruke honi jarraipena ematera. Tot volgende week!
