Skip to main content

Zurriola Ikastolaren hamaikakoa

Abian da Euskaraldia, eta ekimen honekin bat, ikastolako hamaikakoa ezagutuko dugu datozen egunetan. LHko eta DBHko ikasleek elkarrizketa egin diete hamaikakoa osatzen duten kide horiei, euskararekin duten harremanaren inguruan. Elkarrizketa horiekin mural bana osatuko dugu egunez egun, hiru eraikinetako atarietan. Hurbildu gure hamaikakoa ezagutzera, eta parte hartu Euskaraldian!