Ekintza ugariko astea izan dugu hau DBHko ikasleok. Oporretarako gutxi falta dela probestuz, jarduera ugaritan parte hartzeko aukera izan dugu: zirku-ikastaroa, mikro-plastikoen proiektua, paddle-txapelketa, surf- eta piragua-ikastaroak, sokasaltoa euskaraz sustatzeko tailerra, udalaren Lore Mintegietara bisita, ur-sorospenetako ikastaroa, bizikleten-mantenu tailerrak, aniztasun sexualari buruzko saioak, Uliako urmaelen azterketarako irteera, Emakumeak Zientzian tailerra, antzerki emanaldiak… Azken egunak gogotik aprobetxatzen ari gara!
