Skip to main content

Altxa Burua Gipuzkoaren VII. topaketa gure ikastolan!!

Altxa Burua Gipuzkoa mugimenduak gure ikastolan egin zuen atzo VII. topaketa. 85 talde gara, besteak beste, gure seme-alabei smartphonea ematea atzeratzeko lanketan gabiltzan gurasoak. Esperientziak partekatu, taldeak egindako lanen eta kanpainen berri izan eta aurrera begirako proposamenak jaso genituen. Modakutxo batekin amaitu genuen topaketa, eta gure ikastolako Hi Su Ta Ke taldekoek Altxa Burua abestia abestu ziguten zuzenean!