Urriaren 5ean ospatuko da Elgoibarren aurtengo Kilometroak festa. Ikastole Elkarteko ikastola guztioi auzolanerako deia egin digute, goizean edo arratsaldean zehar txosnetan laguntzeko, bereziki. Gure kasuan 30 lagun biltzeko konpromisoa dugu. Hortaz, Zurriola Ikastolako kide guztioi (18 urtetik gorakoei) dei egiten dizuegu Ikastolon festa honetan parte hartzeaz gain, gure aletxoa jarri eta lanean ere laguntzeko. Eman izena galdetegi honetan irailaren 19a bitarte, eta antolatzaileak zuekin harremanetan jarriko dira festa eguna baino lehen.