Eskola bideak martxan daude aurten ere LH 4tik 6rako ikasleentzat, eta oraindik baliatzen ez dituzuenok bat egitera animatu nahi zaituztegu! Aurten ere, Mugikortasun Batzordetik Udalari presioa egiten jarraitzeko asmoa daukagu, gure Ikastolaren inguruak seguruagoak eta irisgarriagoak izan daitezen gure haurrentzat. Animatu eta parte hartu, ekimenak familien laguntza behar du eta!
