Atzo ospatu zen Ikastolen ikasturte hasierako ekitaldia Bergaran, eta bertan aurkeztu zen ikastolen marka eta logotipo berria. IKASTOLAK da ikastolen mugimendua izendatzeko erabiliko dugun hitza aurrerantzean, Ikastolen Elkartea ordezkatu duena. Izan ere, euskal gizarteak dituen erronkei eta hezkuntzari egiten dizkion eskakizunei erantzuteko unea dugu. BAGATOZ lanera, heztera, jolastera, eta garena izateaz gozatzera! Hemen dituzue atzoko ekitaldiaren prentsa-oharra eta marka berriaren dosierra.
