Skip to main content

Egun osoko lanuztea urriaren 15ean

Hurrengo asteazkenean Palestinarekin elkartasunez egun osoko lanuzte orokorra deitu dute hainbat sindikatuk Euskal Herriko hezkuntza-sistema osoan. Gaur gaurkoz jaso dugun informazioaren arabera, Ikastolako langilegoaren gehiengoak deialdiarekin bat egingo duela aurreikusten dugu, eta, ondorioz, gutxieneko zerbitzuak soilik eskaini ahal izango ditugula. Etapa bakoitzeko antolaketa zehatzaren berri astelehen edo asteartean emango dizuegu, zirkular bidez.