Skip to main content

Antzerkirako gonbidapena

Lanean ari gara Antzerki Eskolan ere, eta dagoeneko emanaldiak ikustera gonbidatu nahi zaituztegu. Gaur bertan “Bernarda Clownaren etxea” ikusteko aukera duzue, 19:30ean Lugaritzen. Urriaren 23an, aldiz, batxilergoko ikasleek “Denbora” antzezlana eskainiko dute 19:30ean, Lugaritzen. Beraiek sorturiko lan honetan, denboraren inguruko hausnarketa dibertigarri bat ikusiko dugu.