Skip to main content

DESkonektatuak: antzerkia eta solasaldia

Estrainekoz gure Ikastolan gurasoentzako “DESkonektatuak” saioa izango dugu zuzenean. Teknologia berrien inguruan modu ezberdin eta berezi batean jarduteko aukera eskainiko digu. Mikroantzerki bat ikusi ondoren, hausnarketarako eta solasaldirako tartea izango dugu. “Arimaz” taldeak gidatuko du eta ordubeteko iraupena izango du. LH4-DBH3 bitarteko gurasoei zuzendua dago, eta azaroaren 7an izango da, 17:00etan. Lekua aurrerago zehaztuko dugu. Animatu eta ez galdu aukera hau! Eman izena azaroaren 3a baino lehen!