Aste honetan egin du ikasturteko lehen bilera Bigarren Hezkuntzako ikasle ordezkarien batzordeak. Geletan sortzen diren arazo, kezka eta proposamenak mahai gainean jarri eta horien inguruan hitz egiteko tarte interesgarria izan zen. Horrez gain, maila bakoitzeko 6na ikaslez osaturiko Bizikidetza Batzordeak ere martxan ditugu dagoeneko, arlo sozialean egon litezkeen arazoak detektatu eta esku-hartu ahal izateko ezinbestekoak!
Zurriola Ikastola