Ataria leku egokia da haur eta familiak arratsaldeko saioak amaitu ondoren elkarrekin egoteko, baina guztion artean zaindu behar dugu. Horretarako, gutxieneko jokabide hauek betetzea ezinbestekoa da. Bestalde, goizetan kotxez zatoztenei eraikinaren inguruan kotxea utzi ezin den lekuetan ez aparkatzeko deialdia luzatzen dizuegu berriz. Autobusek ezin dute pasa, eta trafiko arazo larriak sortzen dira aldiro.