Skip to main content

Euskararen Egunerako erronkak

Badator Euskararen Eguna, eta etxean euskararen erabilera sustatzeko aitzakia paregabea denez, erronka jolasa prestatu du aurten ere Gurasoen Euskara Batzordeak LHko familientzat. Abenduaren 3a bitarte euskaraz aritzeko hainbat erronka biltzen duen fitxa jasoko dute haurrek datorren astean. Sari moduan, Euskararen Eguneko txokolatadarako txartela lortuko duzue! Gogoratu bakoitzak bere edalontzia eraman behar duela!