Ikastolen 29. Jardunaldi Pedagogikoak ospatuko dira azaroaren 26an, Kursaalen. Hezkuntza inklusiboa izango dugu ardatz, ikasle guztientzako kalitatezko eta ekitatezko hezkuntza bermatzeko bidea, eta, aurten, lehen aldiz, hezkuntza komunitate osoari irekita egongo dira. Hortaz, hezkuntza munduan zabiltzaten gurasook ere eman dezakezue izena.