Skip to main content

Euskararen pizkundea, goazen Bilbora!

Euskarak eta euskal komunitateak bizi dugun larrialdi linguistikoaren aurrean, ekimen eta ilusio berrituak sortzea ezinbestekoa da: euskaraz bizi nahi dugula adierazteko, elkarrekin arnasa hartzeko, eta euskarari etorkizuna emateko prest gaudela erakusteko. Horregatik, Euskalgintzaren Kontseiluak ekitaldi erraldoi bat prestatu du abenduaren 27rako, Bilboko Bilbao Arenan. Hemen duzue informazio guztia eta sarrerak erosteko aukera. Euskararen pizkundea guztion ardura delako!