Osasun digitala eta teknologia berrien erabilera desegokiak sortzen dituen arriskuei buruzko eskolak antolatu ditugu aurten ere. Miren Ros adituaren eskutik saio bana izan dute LH 5 eta 6ko ikasleek aste honetan, eta datozen asteotan jarraipena emango diote. Ondoren, gurasoen txanda izango da: LHko gurasoentzako saio bat antolatu dugu, abenduaren 15ean, 17:00etan, Ategorrietako jangelan. Eman izena hemen.