Skip to main content

Euskararen egun handia!

Euskararen egun handia ospatu genuen asteazkenean Ikastolan! Jarduera ugari egin genituen mailaz maila, eta goizean Manteon egin genuen kantaldia izan zen eguneko une gorena! Gainera, gurasoek antolaturiko txokolatadarekin eman genion egunari amaiera! Hemen duzue eguneko laburpen-bideoa. Ozen esan dugu aurtengoan ere EUSKARAZ BIZI NAHI DUGULA!