Skip to main content

Mendebaldeko Saharaz hitzaldia

Aste honetan, LH6n bisita berezi bat izan dugu. Mendebaldeko Saharako kanpamentuetan urte askotan lanean aritu den Itziar Iturri etorri da gurera, eta Mendebaldeko Sahararen inguruan hitz egin digu. Kontatu dizkigunekin, bertakoen bizi-egoera hobeto ulertu izan dugu, baita duela aste batzuk izandako janari-bilketak duen garrantzia ere.