DBH 2ko Ongizate Fisiko eta Emozionaleko ikasleok HH5 eta LH1eko ikasleengana joan ginen asteartean. Yoga lantzen aritu gara azken asteotan, eta txikientzako saioak prestatu ditugu, ikasitakoa Ikastolako kideekin praktikan jartzeko! Luxua izan zen denontzat, prestatzaile lanetan aritu ginenontzat eta yoga saioez gozatzeko aukera izan genuenontzat!