Asteartean egin zuen eguna aprobetxatuz, LHko ikasle guztiak egunpasa joan ginen. LH1-2-3kook adinak nahastu eta Donostiako txoko desberdinetan ibili ginen (Gladys Enea, Arrobitxuloko parkea eta Ulia). Bestetik, LH4kook Albaola bisitatu genuen, LH5ekook Plaiaundi eta LH6kook Lau Haizetako parkean izan ginen. Zeinen polita den gure inguruko altxorrez gozatzea!