Skip to main content

Udaberriko egonaldiak

Udaberriko oporraldietarako egonaldiak antolatu ditugu oraingoan ere Bera Bera elkartearekin elkarlanean, HH3tik LH6ra bitarteko ikasleentzat. Bi txanda izango dira: martxoaren 30etik apirilaren 1era bitartekoa batetik, eta apirilaren 7tik 10era bitartekoa bestetik. Egonaldi honek Zurriola Ikastolako ikasleei gure eraikinetan aisialdia euskaraz izateko aukera eskainiko die, jolas, irteera eta jarduera anitzekin. Zirkular honetan duzue informazio guztia eta izen-emate galdetegia.