DBH 4ko ikasleen gurasoek orientazio-akademikoari buruzko saioa izan zuten asteazkenean, DBH bukatutakoan beren seme-alabek eskura dituzten bideak hobeto ezagutzeko. Erabakitzeko urtea da aurtengoa, eta famailiek ere beren papera dute hartu beharreko erabakietan.