Aurten betetzen dira 50 urte Kilometroak lehen aldiz ospatu zirenetik, eta urteurren berezi honen aitzakian programazio berezia antolatzen ari da Ikastolen Elkartea. Ekimen horietako bat da “50 Jai 50 Tontor”: Gipuzkoako Ikastola bakoitzak mendi-irteera ezberdinak antolatuko ditugu, egun berean guztira 50 tontor zapaltzeko. Gure ikastolan Zurrimendik antolatu izan dituen mendi ibilaldien dinamikari jarraipena emateko balioko digu. Gorde agendan, beraz: Maiatzak 24, igandea. Aurrerago zabalduko dituzte Zurrimendiko kideek txangoaren zehaztapen guztiak.