Skip to main content

Baxoa euskaraz!

Bernat Etxepare lizeoko ikasleek pasa den astean jakinarazi zuten desobedientziaren bidea hartu eta baxoko matematikako azterketa euskaraz egingo dutela, azterketak ez zuzentzeko arriskua izanik ere. Igandeko Herri Urrats festan mobilizazioak egin zituzten, eta hala jarraituko dute ekainaren 6an Bordelera iristeraino.