3. ebaluazioa amaitu dugu, eta urtean zehar egin ezin ditugun jarduera osagarrien txanda abiatu dugu DBHn. DBH1ekook Adunako Zirkuola arte eszenikoen lantegian izan gara, DBH 2koek Alaine Agirre idazlearen bisita jaso genuen astelehenean eta surf–ikastaroa izan dugu gaur, DBH 4kook bihotz-biriken berpizteari buruzko ikastaroa izan dugu, Don Boscoko teknologia-txapelketan parte hartu dugu… Datozen bi asteetan ere plangintza berezia izango dugu!!