Irailaren 14an Ategorrietako Galtzada Zaharrean obrak hasiko direla adierazi digute Udaleko Mugikortasun Sailetik. Ikastolaren inguruko segurtasun puntu kritiko bat hobetzea da helburua, bereziki haurren eta familien eguneroko joan-etorriak babestuz. Lanak abendua bitarte luzatuko dira.