Gurasoen parte-hartzea ezinbestekoa da Ikastolan. Zuek gabe, Haurren Danborrada, Euskararen Eguneko txokolatada, teknologiaren erabilera arduratsurako sentsibilizazioa eta antzeko ekimenak ezin izango lirateke aurrera eraman. Batzorde desberdinak indartu behar ditugu ezinbestean, bai batzorde batzuk berpizteko, bai egungo taldekideei erreleboa emateko ere. Eman izena batzorderen batean, galdetegi honen bidez!