Ikasleen irakurketa-gaitasuna hobetzeko helburuarekin, Hezkuntza Sailak bat-batean ikastetxe guztiok egitera derrigortu gaituen neurrietako bat da. Une honetan LH5eko ikasleen irakurketa-gaitasuna neurtzen ari gara ISEI-IVEIk sortutako tresnaren bidez, eta maiatzean LH2ko ikasleen txanda izango da. Ikasleek euskarazko eta gaztelaniazko irakurketan dituzten ahulguneak identifikatzea eta dagokion kudeaketa bideratzea da helburua. Tamalez, oraingoan ere, lanketa hau gauzatzeko Hezkuntza Sailak ez du inolako baliabide gehigarririk esleitu; hortaz, ezin dugu prozeduraren benetako eraginkortasuna bermatu.