Datorren asteazkenerako greba orokorraren deialdia egin dute sindikatu eta gizarte eragileek pobretzearen eta errentismoaren kontra. Ikastolan egin zen asanbladan 50 bat lagunek hartu zuten parte eta bertaratutakoek aho batez egin zuten bat grebarekin. Gaur-gaurkoz dugun informazioaren arabera, Ikastolako langileen %80 inguruk deialdiarekin bat egingo du. Hori horrela izanik, gutxieneko zerbitzuak besterik ezin izango ditugu eskaini, ez da zerbitzu osagarririk egongo, eta eskola saioak mugatuak egongo dira. Informazio zehatzagoa zirkularrean duzue. Asteartean azken orduko informazioaren berri emango dizuegu INIKAren mezularitzaren bidez. Zirkularra.