Abenduaren 24ko Olentzero eta Mari Domingiren kalejirako, Haur Hezkuntzan HH3n, HH4n eta HH5en eta Lehen Hezkuntzan LH1n, LH2n eta LH3n, gela bakoitzeko 2-3 guraso boluntario behar ditugu, gelako erreferentziazko pertsona gisa aritzeko. Haien eginkizuna gelako taldea kalejiran zehar gidatzea, dagokien tokia hartzen laguntzea eta abestien letrak banatzea izango da. Ez dira umeen zaintzaz arduratuko; ume bakoitzak bere gurasoekin edo zaintzailearekin egon beharko baitu eta. Boluntario gisa parte hartzeko prest zaudetenok, idatzi taldean, eta guraso-ordezkariak gela bakoitzeko erreferente nor den adieraziko du helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz abenduak24@zurriolaikastola.eus. Bestetik, abenduaren 10ean, 17:30ean, bilera bat egingo dugu Ategorrietako jangelan boluntarioekin, egin beharreko lanak azaltzeko eta antolaketa zehazteko. Mila esker zuen laguntzagatik!