Skip to main content

Santa Zezilia eguna

Azaroaren 22an, musikariok Santa Zezilia eguna ospatzen dugu. EHMEren (Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea) kide gara; elkarteak 69 musika- eta dantza-eskola eta 30.000 ikasle inguru biltzen ditu. Egun hori ospatzeko, Musikalean ekimena antolatzen da urtero, eta aurten, Zurriola Musika Eskolak ere parte hartuko du. Azaroaren 19an, LHko ikasle eta irakaslez osaturiko talde batekin, Ategorrietako eraikinean joko dugu, 8:50etik 9:00etara.