Skip to main content

Albisteak

OROKORRA
Geroz eta gertuago dago Euskararen Eguna, eta egun horretan egingo ditugun ospakizunetan “Euskaraz bizi nahi dut” kamisetak soinean janzteko deia egin nahi dizuegu guztioi.
OROKORRA
Aurten ere, Zuberoako Ikastolak laguntzeko aukera izango dugu, bertako gurasoek ekoitzitako produktuekin egindako Gabonetako saskiak erosiz.
HH5
HH 5eko lagunok aurreko astean hasi ginen Baso Eskolako saioekin! Eguraldi eguzkitsuarekin edota euripean ekin diegu saioei. Halere, eguraldia ez da baldintza izan guretzat.
DBH3
DBH 3ko ikasleok Cristina Enea Fundazioaren Haziberria proiektu pilotuan parte hartuko dugu aurten, bertako espezieen biziraupena bermatu eta ingurumenaren ezagutzan sakontzeko. Ametzagaina parkean haziak bildu eta Putzuetako mintegian erein ditugu aste honetan.
HH
Lehengo larunbatean, familiarteko arte-tailerra egin genuen Ikastolan! Material desberdinekin jolasean, akordeioi formako liburuak sortu genituen.
BATX1
Aurten, urtero bezala, Ikastolen Elkarteko Aisiola hezitzaile eskolak aisialdiko hezitzaile-ikastaroa eskainiko du gure ikastolan, Batxilergo 1. mailako ikasleentzat.
LH3
Hiruhileko honetan, LH 3ko Ama Lur gelako lagunok Intxaurrondoko igerilekura joaten ari gara ostiralero, GKAIko ikasleen eskutik igeriketa-ikastaroa egitera. Hurrengo hiruhilekoetan beste bi gelen txanda izango da, eta ziur gu bezain gustura arituko direla!
OROKORRA
Aurten ere, Hendaiako Ikastolak Txokolatezko Egutegien proiektua jarri du martxan, eta berriro ere Ikastolen arteko elkartasuna adieraziz eta iparraldeko Ikastolei bultzada emateko asmoz, Ikastolan bertan eskatu eta jaso ahal izango dituzue egutegiak, 10 euroren truke.