Skip to main content

Albisteak

OROKORRA
Asteartean, abenduak 24, Olentzeroren kalejira egingo du Ikastolak Gros auzoan barrena. Hauek dira aurten kontuan hartu beharreko oharrak:
OROKORRA
Ospakizunez beteriko eguna izan dugu gaurkoa; izan ere, gauza asko genituen ospatzeko: San Tomas eguna, neguko oporren hasiera, Gabonak… Eta dakigun moduan ospatu dugu, musika askorekin, txistorra ogitartekoekin, elkarri egindako opariekin eta Olentzero eta Mari Domingiren bisitarekin! Egun polita izan da!
LH5
LH 5. mailako ikasleak LH 1eko ikasleongana etorri dira aste honetan, prestatu dituzten ipuinak kontatzera. Talde txikitan banatu eta giro zoragarrian aritu gara entzuten. Eskerrik asko!
OROKORRA
Gabonetan euskara eta euskal kultura sustatzeko erronka jo digu Gurasoen Euskara Batzordeak. Oporretan euskararekin gozatzeko baliabide bilduma duzue hemen, adinaren arabera sailkatuta: euskarazko musika, jokoak, filmak, podcastak, aldizkariak eta askoz gehiago! Gozatu!
OROKORRA
Tomaxen abenturak-ek bere azken emanaldia eskainiko du Abenduaren 29an Antzoki zaharrean. Izan ere, Zurriola Antzerki Eskolako irakasle den Joxerra Fachadok erretiroa hartuko du hil honen bukaeran.
MUSIKA ESKOLA
Musika eta Dantza Eskolaren Batzarreko karguak berritu behar ditugu otsailean, eta Musika eta Dantza Eskolako guraso diren bi lagun behar ditugu horretarako. Anima zaitezte, eta eman izena galdetegi honetan!
ANTZERKI ESKOLA
Abenduaren 4an estreinatu zuen “Bernarda Clownaren etxea” antzezlana Zurriola Antzerki Eskolako amateur taldeak, eta arrakasta polita izan du! Berriak argitaraturiko iritzi-artikulu honetan irakur dezakezue “efikazia eta ofizio erakustaldi” honen berri. Zorionak talde osoari!
TEKNOIZ
Groseko, eta baita Donostia osoko, hainbat eta hainbat saltoki, kafetegi eta udal eraikinetako (kiroldegi, kultur-etxe, liburutegi, etab.) erakusleihoetan “Gurea erabil dezakezu” dioten pegatinak ikusiko dituzue hemendik aurrera.