Skip to main content

Albisteak

LH3
LH 3ko Zezengorriok igeriketa-ikastaroa egiten ari gara hiruhileko honetan, Intxaurrondoko kiroldegian. Ostiralero joaten gara bertara, eta GKAIko ikasleak ditugu begirale. Akerbeltz taldekoek martxoa erdialdean hasiko dute beren txanda. Asteari amaiera emateko aukera paregabea inondik ere!!
OROKORRA
Inauteri giroan pasa dugu gaurko eguna Ikastolan ere! Irudimenari bide egin, eta bakoitzak nahi izan duen mozorroa jazteko aukera izan du, Ikastola koloreztatuz!
OROKORRA
Igandean Ikastolako lagun ugari elkartu ginen eta Groseko kaleetan zehar aritu ginen kopla kantari, santa eskean. Hementxe bideo txiki bat. Ohitura zaharrak berrituz, tradizioari lekua egin genion!
GURASOAK
Teknologia berrien gehiegizko erabilerak sortzen dituen kalteez eta mugikorra emateko adina atzeratzeko moduei buruz aritu gara aste honetan, LH 5eko ikasleok eta LH 4-5-6ko gurasook Bidelagun elkartearen laguntzarekin. Asko ikasi dugu, eta etengabeko lanketa jarraituko dugu guztiok!
LH1-2-3
Argitxo etorri da aste honetan Ategorrietara!! Danborradarekin loturik euskararen alde egindako kanpaina eskertu digu opari polit batekin: LH 1-2-3ko lagun guztientzako irteera Uliako Lore Baratzetara. Bideo honetan ikus dezakezuen moduan, primerako goiza pasa genuen Argitxori esker, guztiok elkarrekin!
LH4
Ostegunean LH 4ko ikasleok egun osoko irteera egin genuen, Albaolara. Bertan gure itsas hondarearen inguruan egiten den lanaren berri izateaz gain, euskaldunok balea-arrantzarako egiten genituen bidaiez, bertako indioekin izan genuen harremanaz eta sortutako industriari buruz asko ikasi genuen. Bertakoek gainera oso jator aritu ginela esan ziguten eta zoriondu egin gintuzten!
OROKORRA
Iritsi dira Kaldereroak Hungariatik Zurriolara! Goizean HH 2-3ko kaldereroen festa izan dugu Soroan, eta LH 1ko lagunak Domus Vi egoitzan izan gara, bertakoei Hungariako doinu eta dantzak erakusten! Arratsaldean berriz, konparsa osoa elkartu eta Groseko kaleetan zehar ibiliko gara, inauteria iragartzeko asmoz!
OROKORRA
Igandean dugu Santa Ageda bezpera, eta festa-giroan Groseko kaleetara ateratzeko dei egiten dizuegu guztioi! 17:30ean izango dugu hitzordua Hurran, entsegu txiki bat egin eta 18:30ean ateratzeko. Baserritar jantziak edota atorra iluna eta baserritar zapia janztearekin nahikoa izango dugu.