HH5ekoek Soroako etapa bukatu dute gaur, eta agur goxo bat eskaini diegu Soroako kideok. Oso hunkigarria izan da. orterik onena opa dizuegu LHko etapa berrian!
Albisteak
DBH
Ekintza ugariko astea izan dugu hau DBHko ikasleok oraingo hau ere: soka-salto tailerrak txikiekin, Mater itsas-museoarekin proiektua, Butterfly Effect antzerki-emanaldia, bizikleten mantenu-tailerrak,… Eta ikasturteari amaiera borobila emateko Euskal Herriko igerileku desberdinetan izan gara gaur egunpasa! Eguraldi borobila izan dugu gainera opari ikasturtea amaitzeko!
DBH-BATX-GKAI
Hurrengo astelehenean hasiko ditugu Hurrako eraikina eraberrritzeko lanak. Fase ezberdinetan egingo ditugu lan horiek, udako oporraldiak aprobetxatuz, eta aurtengoan harrerako solairuaren txanda izango da!
LH2-3
Ikasturtea modu bikainean agurtu dugu LH 3ko lagunok. Asteartean, LH 2ko haurrentzat ZurriZirku mundiala egin genuen, eta primeran pasatu genuen. Datorren urtean gehiago!!
OROKORRA
Altxa Burua Gipuzkoa mugimenduak gure ikastolan egin zuen atzo VII. topaketa. 85 talde gara, besteak beste, gure seme-alabei smartphonea ematea atzeratzeko lanketan gabiltzan gurasoak. Esperientziak partekatu, taldeak egindako lanen eta kanpainen berri izan eta aurrera begirako proposamenak jaso genituen. Modakutxo batekin amaitu genuen topaketa, eta gure ikastolako Hi Su Ta Ke taldekoek Altxa Burua abestia abestu ziguten zuzenean!
OROKORRA
Udan ere euskararekin eta euskaraz gozatzen jarraitu ahal izateko baliabide-bilduma sortu du Ikastolen Elkarteak. Musika, ipuinak, bideoak zein jolasak daude, adinaren arabera sailkatuta, lagunekin edo familian erabili ahal izateko. Donostia Kulturako Udal Liburutegien Sareak ere liburuen gomendio-gida berri bat prestatu du, udan irakurtzen jarrai dezagun! Partekatu eta gozatu euskaraz!
LH5
LH5eko ikasleok FIE ingeleseko ikastaroan aritu gara ekainaren 9tik 19ra. Julie, Sam, Lizzy, Laura eta Alexekin sorginei buruzko proiektua landu dugu, eta asko hobetu dugu gure ingeles-maila!! English is fun!!!
LH2
Udaberriko jaialdiarekin batera Bigarren Hezkuntzako Euskara Batzordeko ikasleek gelaz gela banatutako haziak maitasun handiz zaindu eta gero, Ategorrietako baratzera iritsi dira! Euskara beste ur eta eguzki jaso ondoren, haziak lore bilakatu dira! LH2-ko ikasleak izan dira baratzean landatzearen arduradunak.
Pagination
- Previous page
- 39 orria
- Next page