Pasar al contenido principal

Noticias

OROKORRA
Gaur goizean ireki dute Marrutxipiko saihesbidea, eta Ikastola-eremuan izango duen eraginarekin kezkaturik, Udaleko mugikortasun-alorrarekin bildu ginen Mugikortasun Batzordeko, Artezkaritzako eta Zuzendaritzako ordezkariak. Ikastolako joan-etorrien irigarritasuna hobetzeko eta umeen joan-etorrietan segurtasuna bermatzeko eskaerak egin genizkien.
GURASOAK
Gurasoak Zurriola Ikastola Kooperatiba Elkartearen parte zareten aldetik kooperatibista moduan duzuen erantzukizun eta eskubideari jarraituz, Ikastolaren erabaki estrategikoetan parte hartzeko aukera duzue. Aurten ere, Artezkaritza Kontseiluko, Zaintza Batzordeko eta Eskola Kontseiluko taldekide batzuk berritu behar ditugu eta, horretarako, hautagai-zerrenda osatu behar dugu. Kontseilu horiei buruzko informazio gehiago topatuko duzue izena emateko galdetegian bertan.
LH2
Atzo goizean, LH 2ko Basajaun gelako lagunak Okendoko HAUR TXOKOAN egon ginen jolasean. Leku bikaina larunbatetan ere familiarekin gerturatzeko. Primeran pasa genuen!!
LH1
Udazkenean sartuak garela probestuz LH 1eko lagunok goizpasa joan ginen Uliara hostoak bildu asmoz. Ikastolara ekarri genituen hostoekin Zirri Zirri Zart jolasa eginaz primeran pasatu genuen.
GURASOAK
Pasa den astelehenean Ategorrietan bildu ginen geletako guraso ordezkariok, eta abiapuntua jarri genion aurtengo gure bideari. Elkar ezagutu eta lantaldeak sortu genituen, hemendik aurrerako lanei hasiera emateko. Guraso guztien bidelagun izango gara ikasturte honetan!
DBH1
En nuestra ikastola hay o había una costumbre muy arraigada: dar el smartphone a nuestros hijos y a nuestras hijas cuando tenían que empezar 1º de la ESO; a los 11 o 12 años. Este curso hemos roto con esta costumbre. Más del 75% del alumnado ha comenzado el curso sin smartphones. Han dado el primer paso, un paso muy importante. Todos y todas sabemos lo difícil que es romper con los hábitos.
OROKORRA
Zurriola Ikastola IKEk Ez-Ohiko Batzar Orokor bat egingo du urriaren 22an, asteartez, arratsaldeko 19:00etan Ategorrietako jangelan. Gaur bertan jaso duzue deialdia bazkide guztiok, e-mailez. Antolaketa errazteko urriaren 15a baino lehen galdetegi hau betetzeko eskatu nahi dizuegu. Bileran landuko diren gaien garrantzia kontuan izanik, bertaratzeko ahalegina egitea eskertuko genizueke.
OROKORRA
Abesti hauetako zenbat ezagutzen dituzue? Asmatuko zenukete bigarren ahotsak sortzen? Hemen duzue 1. hiruhilekoko kantutegia, mailaz maila. Hiruhileko honetan zehar geletan landuko ditugu, baina zuek ere berotu ahots-kordak eta hasi kantuan etxean! Egin dezagun elkarrekin bidea!