Atzo goizean, LH 2ko Basajaun gelako lagunak Okendoko HAUR TXOKOAN egon ginen jolasean. Leku bikaina larunbatetan ere familiarekin gerturatzeko. Primeran pasa genuen!!
Albisteak
LH1
Udazkenean sartuak garela probestuz LH 1eko lagunok goizpasa joan ginen Uliara hostoak bildu asmoz. Ikastolara ekarri genituen hostoekin Zirri Zirri Zart jolasa eginaz primeran pasatu genuen.
GURASOAK
Pasa den astelehenean Ategorrietan bildu ginen geletako guraso ordezkariok, eta abiapuntua jarri genion aurtengo gure bideari. Elkar ezagutu eta lantaldeak sortu genituen, hemendik aurrerako lanei hasiera emateko. Guraso guztien bidelagun izango gara ikasturte honetan!
OROKORRA
Iritsi da danborrada antolatzen hasteko unea, eta urtero bezala, izen-emate epea zabaldu dugu. Aurten, haurren danborradan LH 2, LH4 eta LH5eko ikasleek izango dute aukera ohiko jardunean izena emateko. Zirkular honetan duzue informazio guztia. Has gaitezen danborrak berotzen!
DBH1
Gure Ikastolan bada edo bazen oso errotutako ohitura bat: gure seme-alabei smartphonea ematea DBH1 hasi behar zutenean; 11 edo 12 urterekin. Ikasturte honetan hautsi dugu ohitura. Ikasleen %75 baino gehiagok smartphonerik gabe hasi du ikasturtea. Lehen urratsa eman dute, oso-oso urrats garrantzitsua. Denok dakigu zein zaila den ohiturekin haustea.
OROKORRA
Zurriola Ikastola IKEk Ez-Ohiko Batzar Orokor bat egingo du urriaren 22an, asteartez, arratsaldeko 19:00etan Ategorrietako jangelan. Gaur bertan jaso duzue deialdia bazkide guztiok, e-mailez. Antolaketa errazteko urriaren 15a baino lehen galdetegi hau betetzeko eskatu nahi dizuegu. Bileran landuko diren gaien garrantzia kontuan izanik, bertaratzeko ahalegina egitea eskertuko genizueke.
OROKORRA
Abesti hauetako zenbat ezagutzen dituzue? Asmatuko zenukete bigarren ahotsak sortzen? Hemen duzue 1. hiruhilekoko kantutegia, mailaz maila. Hiruhileko honetan zehar geletan landuko ditugu, baina zuek ere berotu ahots-kordak eta hasi kantuan etxean! Egin dezagun elkarrekin bidea!
OROKORRA
Igande honetan ospatuko da Kilometroak, Gipuzkoako Ikastolen aldeko festa, Azpeitian. Aste honetan festa honen eta Ikastolen inguruko lanketa desberdinak egin ditugu Ikastolan, eta festan parte hartzeko irrikaz gaude guztiok! Hemen dituzue egitaraua. Igande honetan, beraz, goazen guztiok Azpeitira!! Gora Kilometroak, eta gora Ikastolak!
Pagination
- Previous page
- 40 orria
- Next page