Skip to main content

Albisteak

LH1-5
LH1eko ikasleok burubelarri aritu gara lanean azken egunotan denboraren makinak eraikitzen, eta, gainera, LH 5ekoen laguntza izan dugu!! Makina hauei esker dinosauroen garaira bidaiatu ahal izango dugu datorren astean, prest gara abenturarako!
LH3
Egipto lantzen ari gara LH 3ko lagunok, eta Nilo ibaia urruti gelditzen zaigunez, gertuago dugun Urumea ibaia ezagutzera joan gara aste honetan! Nilo ibaia egiptoarrentzat zein garrantzitsua den ikusi dugu, eta aitzakia hori gure ibaia ezagutzeko probestu dugu.
BATX1
Atef Abu Saif idazle eta Palestinako Aginte Nazionaleko Kultura ministro ohiarekin izan ginen Batxilergo 1eko ikasleak asteazkenean, Gazako egoeraz eta bertan bizitakoaz hizketan. Eskerrik asko Atefi, eta Berria Egunkariari halako aukera emateagatik!!
OROKORRA
Euskarazko haur eta gazte literaturaren azoka izango dugu datorren astean Saran. Aukera paregabea familian eta euskaraz egun ederra pasatzeko, haur eta gazte literatura aitzakiatzat hartuz. Tailerrak, ikuskizunak, liburuak, topaketak… denetarik izango da, eta guztia haurrei egokitua. Ez galdu aukera!
HH
Ikasturte honetan ere ARTEA FAMILIAN egin nahi dugu. Iazko esperientzia arrakastatsuaren ondoren, 24-25 ikasturtean 6 saio eskainiko ditugu SOROAko egoitzan, hilero, larunbat batean. Urriaren 19an izango da lehena, eta Gela sekretuak artista liburuak sortuko ditugu.
GURASOAK
Ikasturte berri honetan, Jai batzordetik datorren ostegunean, urriak 10, egingo dugun bilera irekira gobidatzen zaituztegu. Gurasoen jai batzordea indartzea da bileraren helburua, eta guztiok behar zaituztegu horretarako! Ategorrietako eraikinean izango da, 3. solairuan, arratsaldeko 17:30ean. Anima zaitezte!
OROKORRA
Aurtengo ikasturtea berrikuntza batekin dator: Ikastolako Kantutegia! Euskal kulturaren eta kantagintzaren transmisioa bultzatu nahian, kurtsoan zehar hainbat kantu landuko ditugu ikasgela guztietan. Etxeetan familia giroan ere jarraipena egitera gonbidatu nahi zaituztegu; beraz,… adi egon, laster izango duzue-eta eskura kantutegia!
GURASOAK
Eman izena Ikastolak eta Hitzez euskaltegiak Ikastolako gurasoentzat antolaturiko euskara-eskoletan! Ikastolan bertan izango dira saioak, astean bi egunez, eta, aurten gainera, Ikastolak bere gain hartuko ditu asistentzia-eskakizuna betetzen duten ikasleen matrikula-gastuak.