Skip to main content

Albisteak

OROKORRA
Aurten ere, Hendaiako Ikastolak Txokolatezko Egutegien proiektua jarri du martxan, eta berriro ere Ikastolen arteko elkartasuna adieraziz eta iparraldeko Ikastolei bultzada emateko asmoz, Ikastolan bertan eskatu eta jaso ahal izango dituzue egutegiak, 12 euroren truke. Gaur bertan edota astelehenean jasoko dute ikasleek eskaera-orria. Zirkularra.
OROKORRA
Aurten ere zorriak iritsi dira geletara, baita Bigarren Hezkuntzara ere! Baliatu dezagun aurretik dugun asteburu luze hau guztiok “garbi” itzul gaitezen! Apurtu dezagun katea!
HH
Ataria leku egokia da haur eta familiak arratsaldeko saioak amaitu ondoren elkarrekin egoteko, baina guztion artean zaindu behar dugu. Horretarako, gutxieneko jokabide hauek betetzea ezinbestekoa da. Bestalde, goizetan kotxez zatoztenei eraikinaren inguruan kotxea utzi ezin den lekuetan ez aparkatzeko deialdia luzatzen dizuegu berriz.
LH4-DBH3
LH 4tik DBH 3ra bitarteko ikasleek Gipuzkoako Foru Aldundiak sustaturiko “ZMZ, Haur eta nerabeen ahotsa” programan parte hartuko dute urria eta azaroan zehar. Gipuzkoa osoko haur eta nerabeek beren ongizateari buruz duten pertzepzioa ezagutzeko ikerketa da, eta gure ikasleen barne-sendotasuna lantzeko helburuarekin parte hartuko dugu proiektuan. Zirkular honetan duzue informazio guztia.
HH
Zurriola Ikastolako HHko espazioak eta proposamen pedagogikoa ezagutu nahi badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
OROKORRA
2027ko otsailera begira, LH2ko Luzaide mozorroaren paparra (baberoa) ikastolan emango zaizue. Ezingo dira etxekoak erabili. Aurrez etxeetan dituzuenak biltzeko saiakera egin dugu, baina 40 bat baino ez ditugunez bildu, falta direnak gurasoekin batera josiko ditugu azaroan.
OROKORRA
Aurten ere Errigora egitasmoan parte hartzera animatu nahi zaituztegu! “Ezinbestekoak euskararentzat agerrean” kanpainan parte hartzeko, hemen egin ditzakezue zuen eskaerak, azaroaren 13ra bitarte, eta saskiak Ikastolan jasotzeko aukera jarri dugu zuen eskura.
OROKORRA
Hurrengo ostiralean dugu Gau Beltza, eta Groseko hainbat eragilek festarako egitaraua prestatu dute elkarlanean. Zurriola Ikastolako Gurasoen Jai Batzordeak ere parte hartu du prestaketa lanetan. Hortaz, badakizue, hurrengo ostiralean, izarak jantzi eta mamu zaharrak berpiztu. Bide batez, gogoratu hurrengo ostirala (urriak 31) jai-eguna izango dugula Ikastolan.