Ikasturte hasiera baliatuz eta gure arteko harremanak sendotzeko helburuarekin, hainbat eta hainbat irteera egin ditugu aste honetan. Donostiako hainbat txokotan ibili gara egunpasa LHko bigarren zikloko eta DBH eta Batxilergoko ikasleok, eta eguraldiak opari ederra egin digu gainera! A zer nolako zortea ikasturte berri honi gogotsu hasteko!
Albisteak
DBH1-3
DBH 1 eta 3ko ikasleok bi eguneko irteera egin dugu aste honetan, Hondarribia, Orio eta Zarautzera. Taldekatze berriak izan ditugu aurten, eta ikasle berri ugari ere bagara kurtsoan, beraz aukera paregabea izan da elkarren artean ezagutu eta taldea egiteko. Ikasturtea hasteko modu ezinhobea izan da!!
GKAI
Aurten ere, GKAIko ikasleek odola eman dute Gipuzkoako Emaileen Elkarterako. Hurrako eraikinean egin genuen odol-emate saioa astelehenean, eta Hurrako langileek ere bat egin zuten. Ia 30 lagunek egin genuen gure ekarpen.
GKAI
Ikasturteari hasiera emateko, hiru egun pasa genituen pasa den astean Zuhatzan GKAI Kirol Animazioko eta Irakaskuntzako goi mailako heziketa zikloko ikasleok. Elkar ezagutu eta gure arteko harremanak sendotzeko aukera izugarri polita izan da, eta animazio-ekintzak guk geuk antolatzeko baliatu dugu gainera!
GURASOAK
Hemen dituzue, dagoeneko, guraso-bilera guztietako txostenak eta bilera horietan parte hartzeko izen-emate galdetegiak. Kontuan izan bi txosten irakurri behar dituzuela: Txosten Orokorra (maila guztietarako berbera) eta zuen seme/alabaren mailako txostena.
GURASOAK
Urtero bezala, gurasoentzako euskara-eskolak eskainiko ditugu aurten ere Ikastolan bertan. Gainera, Ikastolako gurasoek euskaraz mintzatzeko egiten duzuen hautuak ikasleen euskararekiko atxikimenduan duen eragina ezagututa, Ikastolak bere gain hartuko ditu asistentzia-eskakizuna betetzen duten ikasleen matrikula-gastuak.
OROKORRA
Ikasturte hasiera honetan ere gogorarazi nahi dizuegu zer garrantzitsua den Ikastola inguruko bideak errespetatu eta gure haurren segurtasuna bermatzea! Ez ahaztu LHko eraikinera eramaten duen Atarizar kalea oinezkoena dela eta ezin ditugula gure autoak sartu. Halaber, Soroa inguruan ere pasabideak errespetatzeko eskatu nahi dizuegu.
OROKORRA
Hasi dugu 24/25 ikasturtea!!! Urduritasunez beteriko astea izan da batzuentzat, ilusioz beterikoa besteentzat, eta berriro elkar ikusteak sortzen duen pozarekin ekingo diogu denok ikasturteari!
Pagination
- Previous page
- 43 orria
- Next page