Skip to main content

Albisteak

HH-LH
Lehen astea igaro dugu, eta hurrengo astelehenetik aurrera (irailak 16) goiz eta arratsaldeko jarduna izango dugu HH eta LHn. Hemen dituzue HHko eta LHko antolaketa jasotzen duen zirkularrak.
OROKORRA
Goiz eta arratsaldeko jardunarekin batera, datorren astelehenean hasiko da hainbat eskolaz kanpoko jardueraren ikasturtea ere: Musika eta Dantza Eskola, Antzerki Eskola, Bertsolaritza, Eskola Kirola eta Arte Eskola hain zuzen ere. Xakea, Gimnasia Erritimikoa eta Hip Hop-ari dagozkion jarduerak, aldiz, irailaren 23ko astean hasiko dira.
OROKORRA
Zurriola Musika Eskolak guraso eta langileentzako pandero-taldea antolatu nahi du aurten ere, gure kulturan hain errotua dugun musika-tresna hau ikasteko aukera eskainiz! Asteartetan elkartuko gara, 19:00etatik 20:00etara, Ategorrietan. Animatu, eta interesa duzuenok idatzi zurriolame@zurriolaikastola.eus helbidera.
OROKORRA
Urriaren 6an ospatuko da Azpeitian aurtengo Kilometroak festa, Azpeitiko Ikastolaren eskutik. Ikastolen Elkarteko ikastola guztioi auzolanerako deia egin digute, goizean zehar zeregin desberdinetan laguntzeko. Hortaz, Zurriola Ikastolako kide guztioi dei egiten dizuegu Ikastolon festa honetan parte hartzeaz gain, gure aletxoa jarri eta lanean ere laguntzeko.
OROKORRA
Maiatzean ireki zen 24/25 ikasturteko zerbitzuetan izena emateko epea. Izen-emate horietan aldaketarik egin nahi baduzue edota alta berriren bat egin nahi baduzue, galdetegiak irekita izango dituzue irailaren 5era bitartean.
OROKORRA
Aurtengo lanak eginda, gaur eman genion amaiera ikasturteari! Irailaren 9an elkartuko gara berriro Ikastolan. Urteroko moduan, uztailean jasoko dituzue hurrengo ikasturteari buruzko xehetasunak, zirkular bidez. Bitartean, Ikastolarekin harremanetan jarri nahi izanez gero, idatzi zurriola@ikastola.eus helbidera. GOZATU UDAZ ETA UDAK DAKARRENAZ!!
OROKORRA
Hemen dira oporrak, eta denon esku dago bi hilabete hauetan ere euskararekin gozatzen jarraitzea! Horretarako, denon eskura jarri nahi dugu Ikastolen Elkarteak prestatu duen baliabide bilduma interesgarri hau: ARITUZ.
DBH
Ekintza ugariko astea izan dugu hau DBHko ikasleok oraingo hau ere: soka-salto tailerrak txikiekin, piraguismo ikastaroak, lehen sorospenen ikastaroak, Haziberria proiektua,… Eta ikasturteari amaiera borobila emateko Euskal Herriko igerileku desberdinetan izan gara gaur egunpasa! Eguraldia alde izan ez dugun arren, gogotik gozatu dugu!!