Ikasturte honetan, Donostiako auzo desberdinetako puntu kritikoen azterketa egin dugu Eskola Agenda 2030 proiektuan. Zurriola Ikastolako ekoordezkariok, Groseko beste ikastetxe batzuekin elkarlanean, gure auzoko puntu kritikoen lanketa egin dugu. Anbulategiko sarreran dituzue ondorioak ikusgai.
Albisteak
DBH1-BATX2
Mater ontzimuseo ekoaktiboaren laguntzarekin, plastiko-hondakinen arazoa landu dugu DBH 1 eta Batxilergo 2. mailako lagunok, eta plastiko-hondakinekin egindako arte-lanen erakusketa izan dugu aste honetan Hurran. Gainera, eskola ezberdinen artean antolaturiko itsas hondakinen lehiaketan parte hartu dugu.
ANTZERKI ESKOLA
35. Gazte antzerki topaketetan bi sari eskuratu ditu Zurriola Antzerki Eskolak! Junior kategorian “Shakespeare” lanak eszenaratze onenaren saria, eta senior kategorian “Monty Phytonen esketxik onenak” lanak artista talde onenarena. Biba zuek! Eta jakina eskerrik asko antzerki eskolan ikasturtean gurekin aritu zareten guztioi!
HH5
HHeko etapari amaiera emateko Ategorrietako Jubilatuen etxera joan ginen astelehenean hamaiketakoa egitera. Han genuen Antonio zain; mila esker zure goxotasun eta gertutasunarengatik. Gaur, aldiz, agur goxo bat egiteko aukera izan dugu Soroan bertan! Zorte on etapa berri honetan!!
HH
Gure ikastolako guraso den Marcos Navarrok opari ederra egin digu Soroako laguntxooi. Gu ere Marcosen laguntzarekin artista lanetan aritu gara, eta Argitxoren irudi berria dugu orain Atarian! Eskerrik asko, Marcos!
LH5
LH5eko ikasleok FIE ingeleseko ikastaroan aritu gara ekainaren 10etik 20ra. Alex, Emma, Lizzy, Laura eta Adamekin sorginei buruzko proiektua landu dugu, eta ingeles pila bat ikasi dugu!! English is fun!!!
LH3-4-5
Ikasturte amaiera honetan, proiektu desberdinak landu ditugu Ategorrietan: Zurrizirkua LH 3n, Zurriolinpiadak LH 4n eta Zirkua LH 5en. Prestaketa-lan guztiaren ondoren, aste honetan erakutsi ahal izan diegu egindako gainerako mailetako lagunei! Hemen dituzue emanaldi hauen hainbat irudi eta bideo.
LH6
LH 6ko ikasleok azoka solidarioa antolatu genuen duela aste batzuk, Etiopia-Utopia elkarteari laguntzeko. Aste honetan, elkarte horretako Josu eta Imanol izan ditugu gurean, eta bildutako dirua eman diegu. Gainera, beren eginkizuna azaldu digute, eta Tigray eskualdeko komunitatearen bizi baldintzak hobetzeko egiten duten lan garrantzitsua ikusi ahal izan dugu.
Pagination
- Previous page
- 45 orria
- Next page