Skip to main content

Albisteak

LH6
Aurten ere, LH 6ko ikasleek Elkartasun Azoka antolatu dugu, eta oraingoan Etiopia-Utopia elkartea laguntzea adostu dugu guztion artean. Etiopiako eta, bereziki, Tigray eskualdeko komunitate behartsuenen bizi baldintzak hobetzeko lan egiten duen gobernuz kanpoko erakundea da. Eskerrik asko azokan parte hartu duzuen guztioi!!
DBH
DBHko maila desberdinak elkartu eta heziketa fisikoari egokitutako mahai-jolas berrian aritu gara aste honetan: ZurriOKA. Hasierako laukitik abiatu, eta “Zurriolatik Zurriolara” ibili gara proba desberdinak eginez.
ANTZERKI ESKOLA
Antzerki-emanaldien garaia izan ohi da ekaina gurean, eta amateurren taldeek ere emanaldiak ditugu aurrean. Ekainaren 13an “Monty Phyton-en esketx onenak” aurkeztuko dugu Gazte Topaketetan, eta ekainaren 14an Oscar Wild-en “Fidel izan beharraz” lanaren estreinaldia izango dugu Astigarragako Erribehera kulturgunean 20:00etan.
DBH3
Piragua-ikastaroa hasi dugu aste honetan Real Club Náutico de San Sebastian elkartearen eskutik, eta hurrengo astean emango diogu jarraipena. A zer zortea dugun halako natur-jarduera bat Kontxako badian egiteko aukera dugulako!
LH2
Natura gaia lantzen ari gara LH 2n, eta hori aprobetxatuz Ulian izan ginen atzo egunpasa. Mendiaz gozatzeko giro eta eguraldi ederrak lagun izan genuen.
HH3
Aurreko astean, HH 3ko lagunok Argitxoren kobazuloa ezagutzerajoan ginen Ulia mendira . Egun zoragarria pasa genuen!!
HH2
Gaur, HH2ko laguntxoak Lorebaratzetara joan gara. Izugarri gozatu dugu jolasean, natura zaindu dugu eta txantxiku txikitxo bat lagun egin dugu. Berriro itzuliko gara!
HH
Datorren ikasturtetik aurrera HHko etapako egitura/antolaketak aldaketak izango ditu. Arrazoiak, ondorioak eta erabakiak Artezkaritza Kontseiluan eta Eskola Kontseiluan landu dira. Ondorengo zirkularrean duzue hori guztiaren laburpena.