Skip to main content

Albisteak

OROKORRA
Hezkuntza Sailak hurrengo ikasturteko egutegia antolatzeko baldintzak jakinarazi ditu dagoeneko, eta aukera eta proposamen ezberdinak aztertu ondoren, egutegia onartu du Ikastolako Eskola Kontseiluak.
OROKORRA
Joan den asteburuan ospatu zen Koldo Mitxelena literatur lehiaketako sari-banaketa, eta bertan izan ziren gure Ikastolako Asier, Allende, Hodei, Eder, Nora eta Oihana, beren saria jasotzen. ZORIONAK GUZTIOI eta gozatu sariez!
GURASOAK
“Lehenengo mugikorra noiz, nola eta zein baldintzapean?” helduen gidaren aurkezpena eta solasaldia antolatu ditu Izarkom Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatiboak ekainaren 5erako, eta Teknoiz Zurriola Ikastolako Guraso Elkarteko kide bat arituko da solasaldian gonbidatu gisa. Anima zaitezte ekimenean parte hartzera!
OROKORRA
Aurreko larunbatean ospatu genuen Ikastolaren festa, eta egun ederra pasatu genuen! Jende ugari bertaratu zen, eta oso ondo atera zen guztia. Arratsaldean euriak bisita egin zigun arren, guztion artean festa giroa mantendu genuen!!
GKAI
GKAIko Herri Kirolen Txapelketa ospatu genuen asteazkenean Atano III.a pilotalekuan. Sokatira, boloak, txingak, toka, giza-proba eta zaku-karrerak, denetarik izan genuen!! Hemen duzue txapelketaren laburpen-bideoa.
DBH2
XX. Eduardo Chillida Olinpiada Matematikoan parte hartu dute Ikastolako hainbat ikaslek, eta DBH 2ko Joanes Lopez lehen 12 finalisten artean sailkatu da. Hezkuntza Sailburuaren eta Eduardo Chillidaren senideen eskutik jaso dute gaur saria Joanesek eta matematikako irakasleak, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizeko egoitzan egin den sari-banaketan.
LH
Euskal Herriko txoko desberdinetara joan ginen asteazkenean LH 2, 4, 5 eta 6ko lagunok, eta bertan pasa ditugu hiru egun. Ekarrekin konpainiaz eta naturaz gozatzeko aukera izan dugu Arantzan, Lizarran, Allon eta Zuhatzan.
LH1-3
Natura eta Euskal Herriko ekosistemak landu berri ditugu LH 1 eta LH 3ko lagunok, eta atzo egunpasa joan ginen ikasitakoak bertatik bertara ezagutzera.