Ategorrietako atarian, hiruhileko honetan ere, ikasleek utzitako aterki, jertse eta antzekoak pilatzen joan zaizkigu. Apirilean egin bezala, oraingoan ere deia egiten dizuegu hurrengo ostegunean, ekainaren 6an, arratsaldeko 16:30ean Ategorrietako atarian erakusgai jarriko ditugun arropa eta aterkiak begiztatzera, eta, zuen seme-alabenak badira, hauek jasotzera.
Albisteak
LH1
Aste honetan LH1ekoon txanda iritsi zaigu, eta Arabako Barria aterpetxean izan gara hiru egunez. Elkarren konpainiaz eta naturaz gozatzeko aukera izan dugu, eta parranda piska bat ere egin dugu. Ederki pasa dugu!
OROKORRA
Gaur hasi eta ekainaren 16ra bitartean, irekita duzue hurrengo ikasturteko zerbitzuetan izena emateko epea. Etapa bakoitzeko zirkularrean aurkituko dituzue informazio eta zehaztasun guztiak, baita izen-emateko galdetegiak ere.
OROKORRA
Hezkuntza Sailak hurrengo ikasturteko egutegia antolatzeko baldintzak jakinarazi ditu dagoeneko, eta aukera eta proposamen ezberdinak aztertu ondoren, egutegia onartu du Ikastolako Eskola Kontseiluak.
OROKORRA
Joan den asteburuan ospatu zen Koldo Mitxelena literatur lehiaketako sari-banaketa, eta bertan izan ziren gure Ikastolako Asier, Allende, Hodei, Eder, Nora eta Oihana, beren saria jasotzen. ZORIONAK GUZTIOI eta gozatu sariez!
GURASOAK
“Lehenengo mugikorra noiz, nola eta zein baldintzapean?” helduen gidaren aurkezpena eta solasaldia antolatu ditu Izarkom Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatiboak ekainaren 5erako, eta Teknoiz Zurriola Ikastolako Guraso Elkarteko kide bat arituko da solasaldian gonbidatu gisa. Anima zaitezte ekimenean parte hartzera!
OROKORRA
Aurreko larunbatean ospatu genuen Ikastolaren festa, eta egun ederra pasatu genuen! Jende ugari bertaratu zen, eta oso ondo atera zen guztia. Arratsaldean euriak bisita egin zigun arren, guztion artean festa giroa mantendu genuen!!
GKAI
GKAIko Herri Kirolen Txapelketa ospatu genuen asteazkenean Atano III.a pilotalekuan. Sokatira, boloak, txingak, toka, giza-proba eta zaku-karrerak, denetarik izan genuen!! Hemen duzue txapelketaren laburpen-bideoa.
Pagination
- Previous page
- 49 orria
- Next page